WebGuNEa oPoRrEtAn doA!


Sentitzen dugu gure internet jarraitzaile sutsuengatik, baina Gasteizko jaien osteko ajearen ostean webgunea oporretan doa irailerarte!
 
Zin egiten dizuegu bueltan webgune mamitsuagoa eta nola ez konstanteagoa izango duzuela eskura. Eta bitartean, ezin baduzue gu gabe bizi... ajo y agua, bi aste puta dira eta!!
 
Ale ondo bizi eta izan untxi!!  ;-)

GaZTetXEAn JaIEtAz gOzATu!!


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eta txosnen programa ikusteko, egin klik hemen!
JAIETAN HERRI MUGIMENDUAREKIN ENTXOSNATU!!

Uztaila

Oporraldi txiki baten ostean bueltan da Gaztetxeko webgunea!
 
Hilabetea laburtzeko asmoz, bi gertakizun daude gogoratzeko:
- Lehenik eta behin, bada bolo-bolo bolera itxi digutela. Auzolanean auzokideok berreskuratu genuen eremu publikoa itxi ziguten Uztailaren 22an. Informazio gehiagorako hemen dituzue lagenterula edota gara zein DNA egunkariek argitaratutako artikuluak:
 
* http://lagenterula.wordpress.com/

Auzoak badu bolera! gora AUZOLANA!!

Horixe ba, pozez gainezka gaudela; auzoak, Auzolan deialdiari emandako erantzunarekin berriro ere erakutsi baitu auzo antolatua, ditugun benetako behar sozialei erantzun azkar eta irudimenezkoa emateko gai dela. Udaletxeak, ARICHak eta Fundación Catedralak  aisialdirako tokirik gabe uzten gaituztela? Ba guk geuk indarrak, gogo biziak eta irudimena batu eta batzuentzat ezinezkoa dirudiena gauzatuko dugu.

Asteburuko argazkiak: Zaharraz Harro BTT 2010

Aupa peña!
 
Lehenik eta behin eskerrak ematea Zaharraz Harro BTT 2010-ean parte hartu zenuten jendilaje guztiari. Sekulako giroan egin genuen ibilbidea eta gure partez behinik behin zapore goxo batekin geratu ginela komentatzea. Hori bai, esan bezala argazki guztiak bildu ditugu eta hemen klik eginez kuskuxeatu eta deskargatzeko aukera duzue jada.
 
 

Zaharraz Harro!! EGITARAUA!

Jada hemen duzue Zaharraz Harroren egitaraua (egin klik argazkian)
 

Igande goizean (E-27) XABOI TAILERRA!!

Igande goizean, 11.00tan olio berrerabiliarekin xaboiak egiten ikasteko tailerra egongo da, gure etxeko soberakinak etekin bihurtzeko aukera paregabea!! Animatu zaitezte!!
 
Nahi duenak olio erabilia ekar dezala lan egiteko!

Larunbatean (E-26) HeTERoZeNTrIsMOarI InTsUMisIOa!!

Goizetik hasiko dira ekintzak larunbat honetan. 12,30etan Maribollotrans pin pon txapelketa eta mariantioa egongo dira. Gero, herri bazkaria (txartelak erosteko Parral edo ehgamaraba@gmail.com), eta ondoren, JAI MUNDIALA!!
Ekainak 28: Maribollotrans Borroka Eguna, instituzionalizatuak baino deskontrolatuak nahiago!!

Zaharraz Harro BTT (Ekainak 26)

Zaharraz Harrok, Gasteizko Alde Zaharreko jaiak auzokideentzako eta auzokideek antolatuta filosofiari helduta, jaietan norbanakoei gauzak antolatzeko aukera eman ziguten iaz eta aurten ere. Bizikleta zale garen lagun batzuk jai egitarauan mendi-bizikleta irteera bat burutzea proposatu genien eta honen berri ematera eta parte har dezazuen animatzera gatoz gutun honekin.

Hala Bedi ROCK!! Larunbatean

Hala Bedi irratiak kontzertu maratoia antolatu du larunbat honetarako. 18:00-etatik aurrera Turboneskak, Mairu, RSV, Degenerados eta More Too taldeekin gozatzeko aukera izango dugu. Por 5 eurillos de na' la buena musica y el buen ambiente están más que asegurados. Gainera kontzertuen ostean DJ-ak egongo dira. Animatu eta etorri zaitez larunbatean gozatzera!!!