banner-SAREAK_JPG

29urte Oasian Dantzan!

Egunak daramatzagu basamortuan, oinez, jendez inguratuta baina bakardaderik sakonenean murgilduta… Astiro pasatzen da denbora, lehiakortasuna da nagusi, geratzen den ur apurra nork lortuko… Baina, aizue… Hara! Benetakoa al da han urruti, zerumugan, ikusten dugun hori? Ala irudimenak sortu digun azpijoko maltzurra besterik ez? Oasi bat dirudi, palmondo eta guzti, bandera pirata ere ikus dezakegu hemendik, eta honaino heltzen zaigu darion elkartasun usaina…! Goazeeeen!

Aurten 29 urte beteko ditu muinoko gure etxe maiteak. Denbora horretan, bai auzoan eta baita hiriko beste guneetan ere, bestelako oasi askoren sorrera ikusi ahal izan dugu, okupazioa, autogestioa edota asanblada oinarri dituztenak… Eta gehiago sortuko direlakoan gaude! Espazio horiek tinko eutsi diote, nahiz eta gure hiriko politikariek agindutako “lehorteak” bat ere lagundu ez… Hori dela eta, Auzolana pilotalekuko adiskideei elkartasunik freskoena helarazi nahi dizuegu hemendik. Defendatuz maite dugun hori! Era berean, gure palmondoaren puntatik kezkaz eta amorruz ikusi dugu azken urtean areagotu egin diren hiriko eta auzoko gune okupatu eta autogestionatuen kontrako erasoak, eta gogor salatu nahi ditugu. Dela aipatutako Auzolana pilotalekua, Errekaleor auzoa edota Arkillos10 etxea, gure babesik beroena helarazi nahi dizuegu… Geldiezinak gara, esto no para! Ahaztu gabe, auzoko Santo Domingo kalea ere auzokideen esku nahi dugu, udal gobernuaren desertifikazio-gentrifikazio plan maltzurretatik at. Gure auzoan berde tropikala eta aniztasuna nahi ditugu, eta ez dugu onartuko berriz ere udalak auzoko espazioak interes pribatuei oparitzea, egarriz hiltzera kondenatzeko. Bestetik, zorionik beroena Sumendi espazioari, Judimendi auzoan oasi berri bat loratzea lortzeagatik. Auzoak bizitzaz gainezka nahi ditugu! Urte luze hauen ostean, lehenengo egunean bezain argi daukagu: autogestioaz eta asanbladaz ondo ureztatuz gero, lurrik lehorrenak ere fruitu indartsuenak eman ditzake! 

29. urtemuga honetan, amorruz oroitzen ditugu Gaztetxeko palmondotik urruti, basamortu lehorrean espetxeratutako Oiertxo eta Abetxukoren egoera larriak. Haiek eta gainontzeko preso politiko guztiak etxean nahi ditugu, kartzeletako barroteak apurtzeko elkartasun eta maitasun haizete bat bidaltzen dizkiegu hemendik!

Azkenik, esker tropikalenak egunero, astero, hilabetero muinoko etxera igotzen zareten kolektibo, adiskide eta auzokide  guztiei, zuen guztion lanak, bizipozak eta borrokarako grinak elikatzen baitu Gaztetxea! Zuei ere, urte askotarako! Apirilaren 20tik 30era zuekin ospatu eta partekatu nahi ditugu 29 urte hauek. Laster arte!

Gasteizko Gaztetxea

Llevamos días caminando por el desierto, rodeadas de gente pero sumidas en la soledad más profunda… El tiempo pasa despacio, reina la competitividad por llevarse la última gota de agua… Pero, un momento… Aiba! Qué es eso que vemos a lo lejos, en el horizonte? Quizás sólo sea una mala pasada que nos ha jugado la imaginación… un espejismo? Parece un oasis, con palmera incluída, podemos ver la bandera pirata desde aquí, y hasta aquí nos llega el olor a solidaridad que desprende… Vámonos p’allááá!

Este año nuestra querida casa de la colina cumple 29 años. En todo este tiempo, ya sea en el barrio o en otras zonas de la ciudad, hemos visto nacer otros muchos oasis cuyos ejes también han sido la okupación, la autogestión o la asamblea, y estamos seguras de que nacerán muchos más! Estos espacios han resistido, aunque la “sequía” decretada por la clase política de nuestra ciudad no haya resultado de gran ayuda… Por ello, desde aquí queremos transmitir nuestra solidaridad a las compañeras del frontón Auzolana, defendatuz maite dugun hori! Asimismo, desde la punta de nuestra palmera observamos con preocupación y rabia los ataques que, en el último año, se han sucedido contra varios espacios okupados y autogestionados del barrio y de la ciudad, y queremos denunciarlos. Ya sea el frontón Auzolana, el barrio Errekaleor o Arkillos10, queremos transmitiros toda nuestra solidaridad… Geldiezinak gara, esto no para! También queremos recordar la calle Santo Domingo del barrio, y la queremos en manos de sus vecinas, lejos de los perversos planes de desertificación-gentrificación del gobierno municipal. Queremos un barrio diverso y verde tropikal, y no toleraremos que los espacios del barrio se condenen a la sed y se regalen a intereses privados. Por otra parte, zorionak al espacio Sumendi por plantar un nuevo oasis en el barrio de Judimendi! Queremosque l barrio estén llenos de vida. Después de todos estos años, lo tenemos tan claro como el primer día: si se alimenta con autogestión y asamblea, incluso la tierra más seca puede dar los frutos más fuertes.

En este 29 aniversario, recordamos con rabia la grave situación de Oiertxo y Abetxuko, encarcelados en el desierto más árido. A ellos y al resto de presxs políticxs les queremos en casa, y les mandamos desde aquí un vendaval de solidaridad para romper los barrotes de las cárceles.

Por último, nuestro agradecimiento más tropikal a todos los colectivos, amigas y vecinas que subís a la casa de la colina cada día, cada semana, cada mes y cada año. Vuestro trabajo , alegría de vivir y de lucha es lo que alimenta el Gaztetxe. Del 20 al 30 de abril queremos compartir y celebrar con vosotras estos 29 años. Laster arte!

Gasteizko Gaztetxea

EGITARAUA | PROGRAMACIÓN

eskuorria

Gehiago irakurri