588070015

Eskerrik asko Urtaran

Gasteiz. Maiatzak 18. Bihotzak salto izugarria eman dit. Taupadak azkartu zaizkit berehala. Nire barrenean mugitzen diren inurriak ugaritu egin dira, eta inoiz baino langileago ikusten ditut. Kuriosoa ezta? Argindar mozketa batek energia berriztagarria sortu du bat-batean. Su txiki ezberdinen itsaso honek epeltasunez betetzen nau. Eta hara! Duela hamabi urte Gasteizen sortu zen “sutea” datorkit gogora. Poltsikoak diruz bete nahian milaka aitzakia xelebreekin nire paretak eraitsi nahi zituzten garai horiek. Ai Alfonsito, zelako garaiak! Muinoko etxea Golumek bere eraztuna bezain sutsu eskuratu nahi zenuen, 5. dorrea, parkinga, teleferikoa, …  eraiki nahi zenuela “argudiatuz”. Baina, zein kuriosoa den kuriositatea, zenbat eta putz gehiago egin, geroz eta txinparta gehiago sortu.

Txinpartetatik beste milaka su txiki berri sortu daitezkeela erakutsi genuen, hurbiltzen den oro piztuz.  Su txiki hauek txoko ezberdinak indarrez betetzen jarraitu dute, gaur egun hirian ditugun oasi ezberdinak mantenduz. 2005. urteko Gaztetxe egunean hirian sortu zen elkartasun eta babesari eta oasi ezberdinek egindako lan guztiari esker nire zimenduak gogortu egin dira;  eta zutik mantendu naiz ia 30 urte luzez (eta brasa ematen jarraitzeko geratzen zaizkidanak, pajaritos!!). Eta zerk bultzatzen nau hau guztia egitera? Bada, Sarrionandiaren hitz magikoek zioten bezala, maitasun hitzak batzuetan, ustekabean, maitasuna adierazten baitu.

Gure egunerokotasunean traba ezberdinak eduki ditzakegu, inurritegiaren lana moteldu edota leunduz. Jakin badakigu gure indarrak beti ehuneko ehunean mantentzea utopiko bezain zaila izanen dela. Baina hara, pasaden ekainaren 3an Gasteizek sentitu zuen herri boterea, jaun andreok, KOLOSALA izan zen. Muxuak, laztanak, irribarreak, dantzak, saltoak, besarkadak eta negar malkoek borborka piztu zuten hiria. Bai Errekaleor auzo askeak antolatu zituen jaietan zein ekainaren 3an gure inguruan arnas zitezkeen konplizitatea eta maitasuna IKARAGARRIAK izan ziren. Denok helburu berdin bat daukagu: Egunero mila era ezberdinetan zapaltzen gaituen sistema nazkante honi aurre egitea.

 Horregatik guztiagatik, eskerrik asko Urtaran!! Errekaleorreko sua itzali nahian bota duzun haize ufadak txinpartak berritu eta indartu dizkigu guri ere. Personajillo batek gutaz esan zuen esaldiarekin guztiz ados gaude: geroz eta azkarrago zabaltzen den olio orbana gara, eta bidean jartzen zaigun harri bakoitza altxatzerakoan beste ehunka proiektu okupatu eta autogestionatu berri agertuko dira. Silvioren hitzei men eginez, beharrezkoa bada zerua erreko baitugu bizitzeko! Errekaleorrekin egiten saiatzen ari zarenari esker gure lanerako gogoak berpiztu egin zaizkigu, gure erromantizismo utopiko honetan lanean jarraitzeko gogoak ehuneko ehunean jarri zaizkigu berriz. 2005.urtean gaztetxea babestera atera ginen berdinak gara, eta gure ahizpa den Errekaleor defendatuko dugu, argi eduki ezazu!!

Gasteiz. 18 de mayo. Me ha dado un vuelco el corazón. Mis pulsaciones se aceleran. Las hormigas que pululan en mi interior se han multiplicado, y están más trabajadoras que nunca. ¿Qué curioso, verdad? Un corte de luz ha creado de repente un montón de energía renovable. Este mar de fueguitos me arropa en un manto de calor. Y, fíjate tu, me viene en mente la “hoguera” que se creó hace doce años. Aquella época en la que unas pocas personas sedientas de dinero quisieron derribar mis paredes a base de excusas peculiares donde las haya. ¡Ai Alfonsito, menudas épocas aquellas! Quisiste adueñarte de la casa de la colina cuan Golum deseaba obtener el ansiado anillo; “argumentando” que querías construir una quinta torre, un parking, un teleférico, … y demases.  Pero qué curiosa es la curiosidad, cuanto más se sopla, más chispas se crean.

Queda demostrado que de aquellas chispas se han ido creando otros miles de  fueguitos, encendiendo por doquier a cualquiera que se acercase a ellos. Éstos han ido llenando de luz diferentes espacios, creando esos maravillosos oasis que podemos apreciar hoy en día en esta ilustre villa de Gasteiz. Gracias a ellas y al Gaztetxe eguna de 2005 mis cimientos se han ido reforzando, manteniéndome en pie por casi 30 años (¡y los que me quedan por da la brasa, pajaritos!!). ¿Y qué es lo que me empuja a seguir en pie? Sarrionandia lo dijo a través de sus mágicas palabras: La  palabra amor, a veces, por arte de birlibirloque, expresa amor.  

Nuestro día a día puede anteponernos muchos obstáculos, entorpeciendo o debilitando el trabajo del hormiguero. De todas es sabido que mantener nuestras fuerzas al cien por cien es tan utópico como difícil. Pero, fíjate tu, el poder popular que se sintió en Gasteiz el 3 de junio, fue brutalmente COLOSAL. Besos, abrazos, caricias, sonrisas, bailes y miles de lágrimas incendiaron las calles de la ciudad. Tanto en las fiestas que celebró el barrio libre Errekaleor como el 3 de junio el aire que respirábamos desprendía un amor y complicidad INCREIBLE. Todas con un objetivo común y bien claro: Hacer frente a este asqueroso sistema que nos oprime de mil maneras.

Por todo ello, ¡eskerrik asko Urtaran! Ese soplo de aire que has tirado hacia Errekaleor tratando de apagar el fuego no ha hecho más que reforzar y renovar nuestras chispas también. Estamos totalmente de acuerdo con las declaraciones que hizo un personajillo: Somos la mancha de aceite que se va extendiendo por toda la ciudad, y de cada piedra que nos pongáis por el camino saldrán cientos de proyectos okupados y autogestionados nuevos.  Tal y como dijo Silvio, ¡hay que quemar el cielo si es preciso por vivir! Con todo lo que estáis intentando hacer en Errekaleor no habéis hecho más que alimentar nuestras fuerzas y nuestro romanticismo utópico. Somos las mismas que en 2005 salimos a proteger el Gaztetxe de Gasteiz, ¡y ten muy claro que también defenderemos a nuestra hermana Errekaleor!

ERREKALEOR BIZIRIK!! ASKO MAITE ZAITUZTEGU!!

Gasteizko Gaztetxea

Gehiago irakurri