argazkiak

Gasteizko Gaztetxeak 19 urte luze Alde Zaharraren muinoan kokatuta daramatza.Gure auzoa , betidanik etxearen zutabe izan da eta azken urte hauetan inoiz baino gehiago.Gaztetxeak auzoa behar duela eta auzoak Gaztetxea askotan aldarrikatu izan dugu, baina, hori bai,bizitza duen auzoa nahi dugu eta inondik inora auzo eskaparate bat,,Udaletxeak amesten duen moduan.Hau izan da azken urtean gure Udaletxearen helburunagusienetarikoa.
P.E.R.I.-aren proiektua ,hau da , Alde Zaharra eraberritzeko plana;Eskailera mekanikoak,auzokideen expropiazioak,espazio berdeak giltzaperatu,
frankizia ikaragarriak sortu(Adolfo Dominguez)parking erraldoiaren proiektua auzoaren muinoan...Eta guzti hau, zertarako?Auzokideentzat?Ba ez lagunok,ez!Hau guztia kanpotik etortzen diren gendearentzat.Eta zergatik?Ba oso erraza, Udaletxeak gure hiriaren gunerik interesgarriena,ikusgarriena,
bereziena,politena..Santa Maria katedraladelakoan, bere inguruan aurkitzen den orori aurpegi garbiketa egiten dio,turistak gustora egon daitezen.Hau da,
azken finean Alde Zaharra gune turistikoa bihurtu nahi dute.
Hau honela, Gasteizko Gaztetxeak urteak daramatza plan txikitzaile honen kontra lan egiten,eta ez bakarrik Gaztetxeak;talde,kolektibo,asamblada, auzo
elkarte eta pertsona ezberdinak egon dira honen konttra lanean;azken fruitua Anti-Peri Asamblada izan zelarik.
Errebindikazio nagusia ez da izan auzoak eraberriketarik ez duela behar, baizik eta auzoarena eta auzoarentzategindako plan behar duela alde zaharrak eta ez turistentzat egindako auzoa.Auzoari ez zaio galdetu, ez zaio informatu eta planak aurrera darrai.Azken finean auzoari pintzelada batzuk eman oso polita uzteko eta auzokideak pintzeladen atzean komunik gabe, igogailurik gabe...
Gogoratu beharrik ez dago auzo eskaparate bihurtu nahi duten alde zaharrean Gaztetxeak ez duela lekurik edukiko(beti nahi izan dutena:Gaztetxerik gabeko auzoa),eta honegatik eta testuan agertu den denagatik lanean jarraituko dugu,auzo koloretzu anitz eta bizi baten alde!
ALDE ZAHARRA BIZIRIK! P.E.R.I. STOP!










argazkiak

PERIaren aurkako asanblada Alde Zaharra eraberritzeko aitzakipean onartu berri den PERI proiektua salatzeko asmoz jaiotzen da, hortarako beharrezko ikusten dugularik auzo mailako dinamika martxan jartzea. Hasieratik auzokideon beharrak kontuan hartu ez direla jakinik, proiektu honek gutxi batzuen interesen arabera diseinatua dagoela deritzogu.

Reforma del cascoviejo de Vitoria
Hay que parar este P.E.R.I.
El Gaztetxe no es una ruina
Gaztetxe, genitales y sonrisas
katua