Bilera gela

Gela honetan bizi dira nire barneak bizitzaz betetzen duten gazteak. Gaua eta eguna ematen dute lau horma hauen artean nire etorkizunari buruz deliberatzen. Kea, garagardoa, algarak, oihuak… denetarik ateratzen da gela honetatik. Eta gazte hauekin harremanetan jarri nahi duenarentzako, jakin astelehenero biltzen direla bertan arratsaldeko 19.00tan.