Boulder gela

Gela honek sukalde izan behar zuen, edo behintzat hamarkadak eman zituzten gaztetxeko gazteek gela honi sukalde esaten. Hori bai, ez pentsa sukalderik egin zutenik! Tresnak eta trapu zaharrak biltzeko erabili ninduten, beti ere sukaldearen aitzakia pean. Eskerrak orain dela urte batzuk gazte batzuk etorri eta gela honekin tematu zirela! Egun boulder gela bihurtu dute, eskalatzeko gela alegia!