Dorrea

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada! Gaztetxea bota nahi zutenean eraiki zidaten beso ortopediko luze hau, zerbait gertatzekotan hiri guztia niri begira egon zedila nahi zuten. Baina zorionez ez ninduten hartarako erabili behar izan eta ordutik denetarik egin dute nirekin. Oraindik gogoan dut palmeraz mozorratu ninduten garaia, edo “dena ikusten duen” Mordorreko begi izan nintzenekoa! Azkenaldian gutxi batzuk baino ez dira igotzen hona, eta eskerrak, pisua nire hanka zaharretan nabaritu egiten baitut. Inguratzen nauten beste lau dorreak baino garaiagoa ez naizen arren, sendoagoa da ni bizirik mantentzen nauen egitura.