Euskara gela

Ongi etorri nire gela kuttunenetako batera. Astean pare bat aldiz erdaraz mintzo diren gazteak eta ez horren gazteak hona etortzen dira euskaraz mintzatzeko. Kataluniarrak izan dira, baita marokoarrak ere, finlandiarrak, senegaldarrak, galegoak, italiarrak, gasteiztarrak… eta euskara beti izan da euren guztien arteko elkar-ulermenerako tresna!