Ganbara

Zenbat film ikusi ditugun ganbaran elkarrekin! Leku gutxi dagoen tokietako berotasun sentsazioa da ganbara erakargarri bihurtzen duen alderdi garrantzitsuenetako bat. Baina eztabaidak ere entzun izan ditut gela honetan, baita hitzaldietako aholkuak ere… Urrunetik heldu diren musika taldeen ostatu izan naiz ere, eta euren kontzertuen osteko solasaldi eta musika emanaldi paregabeak entzun ditut.