Taberna

Taberna da zalantzarik gabe barnean dudan bizitzaren beste adibide bat. Kameleoia bailitzan denetarik egin didate gela honetan, tortura ganbaraz mozorrotu naute, goizeko 8ak arte mantendu naute zabalik irratian entzuten ez diren abestien bibrazioekin… eta ez dakienarentzako normalean ostiral eta larunbatetan irekitzen naute, baita ostegun batzuetan ere!