Tailerra

A ze kaosa! Sekula ez diet gainontzeko Euskal Herriko Gaztetxeei euren gazteak nireak bezain kaotikoak ote diren galdetu, amatxo maitea! Urtero egoten da ni ordenean mantentzeko saiakeraren bat edo beste, eta orain dela urte batzuk norbaitek herreminten siluetak margotu zituen ere! Baina horrelakoek ez dute arrakasta gehiegirik izaten eta hark zioen moduan: geroa, alferraren leloa!