Blog-lapurreta

Gaztetxean lapurketak!

Azken hilabete hauetan Gasteizko Gaztetxean eman diren lapurreten harira Gasteizko Gazte Asanbladak gertakari hauek salatu nahi ditu. Esparru aske eta autogestionatu hau erabiltzen duten kolektibo eta auzokide oro jakinaren gainean jartzeko asmoz, honako hau adierazi nahi dugu:

Oso denbora gutxian, hiru izan dira lapurretak; hirurak ere modu bortitzean zein eskutuan emandakoak eta Gaztetxean kalte materialak eraginez. Badirudi lapurreta hauen atzean interes ekonomiko soil eta ziztrina dagoela, baita modu batean edo bestean Gaztetxea bere desegonkortzeko nahia ere. Gasteizko Gazte Asanbladak guztiz zentzugabetzat jotzen du Gaztetxea bezalako esparru okupatu, asanbleario eta autogestionatu batean horrelako eraso kutre ta koldarrak ematea. Guk eraso hauen aurrean, argi dugu gurean jarraituko dugula, gure amets eta lanerako grinak aurrera eramanez eta Gasteizko herri mugimenduan gogotsu parte hartuz.

Guzti honekin, Gaztetxea erabiltzen duen pertsona orori edota inguruan bizi denari lekuz kanpoko edozein seinaleren aurrean Gazte Asanbladari jakinaraztea eskatzen diogu.

UTZI BAKEAN GAZTETXEA!!

EA EA EA GAZTETXEA!!

Gasteizko Gaztetxea