|
Bost etapak Filosofia Okupazioa Autogestioa Kolektiboak
GAZTETXEAREN BOST ETAPAK |
1.ETAPALehenbiziko urte t`erdian ekimen ugari burutu ziren, egunero ihardueraren
bat eman zelarik: kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, etab... Hauetaz
gain beste era bateko ekintzak ere egin ziren, adibidez: 88.eko abuztuan,
Gaztexean, 1. Jai Alternatiboak antolatu ziren arrakasta izugarriarekin;
"anti-gabonak" egin ziren; Gaztetxearen "aste ateo"ak
partaidetza haundia izan zuen; material mordoa atera zen; Herrera-ra martxarako
autobus bat antolatu zen Gaztetxeko jendearekin... Baina bolada txarrak
ere izan ziren hasierako urte haietan. Gasteizko Alde Zaharrean (E.H.
osoan bezalaxe) larria zen heroinaren arazoa, batez ere gazteariaren artean:
- "Jako"ari lotuta zeuden gazteen askatasunaren ezeztatzea,
gaixotzea eta batzuetan heriotza. - Kaleetan poliziaren kontrol zorrotzagoa
eta era berean herri mugimenduan murgiltzen zen jendearen aurkako errepresio
bortitza. - Kaleko giro kaxkarra: lagunen arteko lapurretak, elkartasun
eza, ... Gaztetxeko asanbladetan hainbat eztabaidatu ostean heroinaren
trafikoa eta kontsumoa arazo pertsonala ez ezik, gizartean gero eta mingarriagoa
zen arazoa zela ondorioztatu zuten, haatik, arazo honen aurrean zerbait
egitea erabaki zuten auzo elkartearekin batera, Alde Zaharreko Drogen
Trafikoaren Aurkako Koordinakundean. Lan nekezaren ondoren eta trafikanteengandik
makina bat mehatxu jasota, egoerak hoberantz egitea lortu zen, auzokide
askok begi onez begiratu zutelarik Gaztetxea orduan, bertako kideak ekintza
hauen bultzatzaile bakarrenetarikoak izan baitziren. |
![]() |
![]() |
2.ETAPAHau izan da gutxi gora behera Gaztetxeak bizitako lau etapetatik lehenenbizikoa.
Lehen etapa aberats honetan jendearen arteko erlazioa oso ona izan bazen,
denborak aurrera egin ahala okerrera jo zuen: hasierako asanbladak nahiko
konfliktiboak izan ziren, aurreko prozesuan parte hartu ez zuen hainbat
pertsona bildu baitzen Gaztetxean eta ikuspegi askoz kaotiko eta indibidualistagoa
baitzeukaten. Gaztetxeari buruzko ikuspegi ezberdinak azaleratu ziren
orduan: etxe okupatua ala kolektiboentzako lokala (Gaztetxea bitartekotzat
ala helburu) atxikimendu politikoaren araberako "familia"-k,
lan intelektuala eta eskulanaren aldekoen arteko tirabirak. Hala ere,
giza arloan, kulturalean nahiz politikoan egin zen lana etengabekoa izan
zen. Azkenean, kideen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa izaki apurketa
bat eman zen, hogeitahamar pertsona edo, Gaztetxetik joan zirelarik. |
3.ETAPA
|
![]() |
4.ETAPALaugarren etapa etorri zen gero, 1994.urte inguruan, belaunaldi berri baten sarrerarekin. Udaletxearekin pixka bat ahazturik eta eguneroko dinamikak alde batera utzi gabe (kontzertuak, esposaketak, jaialdiak, antzerkiak, …) beste arlo batzuk jorratzeari ekin zioten kementsu. Presoen borrokak garranzi haundia hartu zuen garai honetan zenbait asteburutan hiriaren erdialdera jeitsi zirelarik presoz mozorrotuta, Gasteizko zein Arabako presoen argazkiak gorputzean pegaturik zituztela, batzuk kalean geldi-geldirik, besteak presoen egoeraren berri ematen zuten panfletoak banatzen. Beste batzutan, kate haundi batez loturik eta aurretik azaldutako mozorroekin jantzita, hirian zehar ibili ziren, harridura aurpegiak sortaraziz. 95.eko abenduan, herri ekimenak, euskal presoak euskal herriratzeko Euskal Herrian zehar antolaturiko gose greba ibiltariaren barnean, 97.eko Irailaren 13tik 20ra Gazte Asanbladako hamaika lagunek 92. txanda osatu zuten. Egun hauetan zehar antzerkia, malabareak, piano kontzertua, gizarte etxe ezberdinen zein Udaletxearen aurrean kontzentrazioak, filmeak, preso ohiekin zein senideekin hitzaldiak, Hala Bedi irratian elkarrizketak eta irratsaio berezi bat,… ere egin zituzten. Aste hartako leloa "Euskal Presoak Euskal Gaztetxeetara" izan zen. Presoen aldarrikapenei jarraipena emateko "Euskal Gaztetxeak Preso Politikoengana" deituriko ekimena ere eraman zuten aurrera, Gaztetxeak espetxeetara "sartzea" helburu zutelarik (funtzionamendua, filosofia, historia, lan ildoak, …). |
5.ETAPA1999.urtea zen, Jose Angel Cuerdak, alkatetzea utzi eta PP-ko Alfonso Alonsok hartu zuen udal gobernuaren agintea. Alkate berri honek, hasiera-hasieratik Gaztetxea botatzeko asmoak argi utzi zituen , bere lehenengo arrazoia"lo tiro poque no e gusta" esaldi famatua izanik,momentu honetatik aurrera, astakeriak bata bestearen atzetik botatzen hasi zen:turistentzako dorre erraldoia, lurrazpiko aparkalekua... Egoera honi aurre egiteko, iratxoak Euskal Herriko baso eta mendietatik etorri ziren gaztetxea defendatzera eta hiriko bazterrak okupatu zituzten.Honekin batera, gaztetxeak (gaztetxearen alde, aniztasunaren alde okupemos la calle)l elopean kanpaina luze bat jarri zuen martxan.Lan gogor honek bere fruitua eman zituen eta 2002ko Martxoaren 23-an 10000 pertsona batu zituen manifestaldi batean.(Gasteizen gogoratzen den jendetsuenetarikoa). Udaletxeko putreak aldendu ostean , lasaitasun epe labur bat bizi izan genuen, baina laister hasi ginen P.E.R.I.-arenmehatsu ohiuak entzuten, berriro ere muinoko etxea arriskuan geratuz eta beste behin ere , udaletxeko putreak pitokeriak esaten jarraitu zuten:"No aporta nada a la cultura" edota "la culpa de todo es del gaztetxe".Gaztetxeak hiritarren babesa duela erakusteko jai giroan jantzitako eguna antolatu zuen , Gaztexe Eguna alegia, alde zaharra 15000 pertsona baino gehiagoz okupatuz, horrela,politikari guztiak isilarazi genituen,baina mehatsuak ez du alde egin. |
|
Nolabait esateko, Gasteizko Gaztetxeak gizarte etxe baten funtzioak bete nahi ditu, Euskal Herritik kanpo "Centro Social" deritzenen antzera. Bere inguruko gizarteak dituen arazoekin kezkaturik dagoen lagun kuadrila gara, giza lan horretan murgiltzeko konpromezua hartu dugunak, beti ere, gazteriaren ikuspuntutik baina hain gazte ez direnen ekarpen eta iritziak ere kontutan hartuz.
Gure ustez, Udaletxeak eta instituzioek orokorrean eskeintzen dituzten aukerak ez dira moldatzen gazteriak dituen beharretara, ez dira batere errealak. Ez dituzte gauzak gazteriak nahi dituen bezala egiten eta lantzen uzten, eta antolatzen dutena beraien gogo eta interesetara moldatzen dute. Gizarte-etxeetan eskaintzen dituztenek (ikastaroak, aktibitateak) beraiek ezarritako ildo batzuk jarraitzen dituzte: dena dago goitik behera programaturik eta gazteok ezin dezakegu nahi duguna aukeratu, ez dute kontutan hartzen gazteon iritzia. Estamentu ofizialen eskaintzetatik kanpo geratzen diren kezka horiek guztiak lantzeko espazio baten beharra dago eta gune horiek gazteen gogora nahi ditugu, gure kontura antolatzeko aukera, inork egin behar duguna esan gabe, inoren agindua jarraitu gabe, azken finean gu geu izatea. Hori posible izateko gauzak gure kabuz egitea da ikusten dugun irtenbidea eta hori Gaztetxean lortu dugu. Hau litzateke autogestioa, gauzak gure kabuz egitea, independentzia osoaz.
Askatasunean garatu nahi dugu gure burua, inoren menpe egon gabe, "azken finean, sistema injustu honek markatzen dituen baloreetatik kanpo lan egitea eta bizitzea, gure helburuetako bat sistemaren aldaketa dela ahaztu gabe. |
Ezin dugu gaztetxeari buruz hitz egin okupazioa aipatu gabe, Euskal Herriko historian zerikusi haundia izan dutelako. Hasieran esan dugun bezala gaztetxea gazteon kezkak aurrera eramateko beharraren ondorioa da normalean, eta behar honek hain zuzen ere bultzatzen du jendea okupatzera. Okupatzen bada benetazko beharra dagoelako da, gazteok gehienetan lokal bat eskuratzeko beste aukerarik ez dugulako. Eta hemen etxebizitzaren kontuarekin sartuko ginateke. Etxebizitza arazo haundia da jende askorentzat, baina arazoa da beste batzuentzat "txollo"-a delako. Askok duintasunez bizitzeko toki bat ere ez duten bitartean beste batzuk arazo honen kontura aberasten ari dira. Espekulazio basatiak etxebizitza era nabarmenean garestitzen duela. Argi dago gazte batentzat oso zaila dela (ezinezkoa ez esateagatik) etxe bat erostea, eta alokairuetara joanez gero, hemen, adibidez Gasteizen, alokairuaren bataz besteko prezio 94.000 pzta.-takoa da. Beraz arazo honi alternatiba bat bilatu behar zaiola uste dugu, eta gaur egun alternatibetako bat okupazioa da. Beraz, okupazioa alde batetik beharra asetzeko modua eta bestetik etxebizitzaren egoera salatzeko bidea.
Autogestioa da gure askatasunerako giltza, buruaski egin eta agintari zein instituzioen kontrolpetik babesten gaituena. Gure ekimen bakar batek ere (konponketa lanek, jarduera soziokulturalek, …) ez du diru laguntza publiko zein pribaturik jaso, ezta jasoko ere. Ez da ofizialki ezarrita dauden funtzionamendu araurik betetzen, beraz, esan dezakegu mugimendu alternatibo bat dela, instituzio eta lege ofizialekin loturarik ez duen mugimendua. Instituzioetako dirua hartzeak arazo larriak ekar ditzakeela uste dugu, horien artean diru laguntza eman dutenekiko nolabaiteko menpekotasuna (nahiz eta paperetan idatzirik ez etorri). Are gehiago, diru laguntza hauek jasotzeak ez du inolako ziurtasun edo babesik ematen, Bilboko Gaztetxea da adibide argiena, haiek diru laguntzok jasota ere, kalera bidali baitzituzten. Hala eta guztiz ere, ikuskizun guztiak dohainik ala prezio herrikoietan izan ohi dira, kalitatea eta diru kopurua erabat lotuta aurkezten duen eskaintzaren aurrean, eredu kontrajarri bikaina izanik. Hau litzateke autogestioa. Askatasunean garatu nahi dugu gure burua, inoren menpe egon gabe, azken finean, sistema injustu honek markatzen dituen baloreetatik kanpo lan egitea eta bizitzea, gure helburuetako bat sistemaren eraldaketa dela ahaztu gabe. Hau guztiagatik, Gaztetxeak ez du instituzioetatik diru laguntzarik jasotzen.