Muinoko Katuak (Vol. II) VS. Eguzkilore!!


 
 

Zorionak Ekaitz! Maite zaitugu!!

Matrioska Martxa! U14 denok Gasteizera!

Ekaitz etxean! U14 Matrioska Martxa! Eskubide zibil eta politikoen alde!

Badakigu azken aldi honetan web-ak ez duela berri gehiegirik izan eta barkamenak, noski. Egoerak hala eskatzen du, eta Ekaitz Etxean herri ekimenaren baitan gabiltza buru belarri. Larunbatean, manifa dago 19.00 Iparralde gizartetxetik. Bilboko kolosoaren hurrengo pausu bezala ikusten dugu guk, eta beraz animatu eta etorri "aski da!" amorruz oihukatzera!
Ekaitz etxean, Gaztetxean, irratian, kalean... nahi dugulako!!

Itxialdia Los Angelesen!

Ekaitzen aldeko itxialdiari buruzko informazioa lortzeko: http://ekaitzetxean.wordpress.com/ edo klik argazkian! Elkar lotuz Ekaitz etxean!

Aupa Ekaitz! Euskal Gazteria Libre eta Legala

Estatuari GERRA!

 Gaur jakin dugun moduan Gaztetxeko kide dugun Ekaitz Samaniegoren zigorra konfirmatu dute, eta 8 urteko espetxe zigorra eskatzen diote. Adi egon zaitezte! Gazte 1 gehiago EZ! Estatuari GERRA, pakean utzi arte! AUPA EKAITZ!

Ostiralean, hilak 16, Kaotiko Gaztetxean

Ostiralean Kaotiko talde aguraindarrak kontzertua eskeiniko du Gaztetxean! 21.00 tatik aurrera 5€tan The Montonsekin batera!

Perros guardianes del orden y la ley, asesinos a sueldo abuso del poder!!

Miñoiak, munipak, zipaioak... TXAKURRAK!! Atzo arratsaldean uniformez jantzitako energumeno horiek Zaramagako Gaztetxea desalojatu zuten. 15 urtez hutsik zegoen lokala berriro ere hustea gutxi iruditu omen zitzaien, eta 15 pertsona atxilotu zituzten "desobedientzia" delitu bat egotziz. Gaur 11.30tan prentsaurrekoa egingo da Gasteizko Gaztetxean eta arratsaldeko 19.00etan MANIFA bat aterako da Martxoak 3 plazatik.

Zaramagako Gaztetxea aurrera!!

Atzo, abenduak 6, ehun bat gaztek Zaramagan 1996tik hutsik daraman Arte ta Ofizioen Eskola zaharra okupatu zuten. Poliziaren mehatxu bisitatxoren bat izan ostean, gaur Diputazioak (eraikinaren jabeak) desalojatzeko baimena eman duela jakinarazi diete txakurrek bertan zeuden gazteei. Gasteizko Gaztetxea eta Gasteizko gazte guztiak bertan egon behar gara egun eta gau hauetan Zaramagako Gaztetxea defendatzen!!