Urtemuga bete-betean...

Iepaa!!
 
Bueno, bagaude jada Urtemugaren erdian, eta berriro ere hemen duzue astean zehar egon diren ekintzen kronika (argazkiak ere badaude!)
 
Bueno, asteartean falafela, beganesa... egiten ikasi genuen Jantoki Beganoko kideen laguntzarekin. Arratsaldea sukaldatzen eman ostean, txalapartariek lagunduta afari ederra izan genuen bertaratutako guztiok!
 
Asteartean Zirko zaleak izan zuten dibertitzeko aukera ezinhobea, puxika, malabare, monoziklo ta guzti. Ostegunean, berriz, metaleroak hurbildu zitzaizkigun gaztetxera Atipic eta More Too taldeekin ileak astintzera.
 
Ostiralean, Hip hop-aren doinu eta errimek bete zuten Gaztetxea. Elenco eta 121 Crew taldeez gain auzoko Itnas&Guayo taldea animatu zen, eta jendeak rapeatzeko aukera izan zuen  mikro irekia egon baitzen.
 
Hurrengo goizean, jantoki erraldoi bihurtu genuen muinoko enea. Bazkalostean, Iker Zubiak espetxetik bidalitako eskutitza irakurri genuen, eta gure indar eta maitasun guztia bidali genion guk bueltan. Aupa Zubia!!
 
Azkenik, gaur arratsaldean Big Band Berri taldeak egiten dituen jazz melodiak entzun ditugu. Gezurra badirudi ere, hogei musikarik bete dute gaztetxeko eszenatokia, eta bertan egon gara gazte eta ez horren gazteak musikaz gozatzen.
 
Y eso es todo amigos!! Gogoratu datorren astean kontzertu ezberdinak egongo direla enztungai: Never Surrender, Motor Sex, Habeas Corpus... eta igandean ESPETXERA MARTXA egingo dugula, ANIMATU!!!