Zaharraz Harro BTT (Ekainak 26)
Zaharraz Harrok, Gasteizko Alde Zaharreko jaiak auzokideentzako eta auzokideek antolatuta filosofiari helduta, jaietan norbanakoei gauzak antolatzeko aukera eman ziguten iaz eta aurten ere. Bizikleta zale garen lagun batzuk jai egitarauan mendi-bizikleta irteera bat burutzea proposatu genien eta honen berri ematera eta parte har dezazuen animatzera gatoz gutun honekin.
Ekainaren 26an goizeko 10etan Alde Zaharreko Etxauri plazatik abiatuta, Mendi-bizikleta irteera bat burutzea da gure helburua. Kalea eta mendia erabiltzeko askatasun aldarrikapena egitea merezi duela ikusi dugu, zangotraba burokratikoetatik at (bahimenak, seguruak, anbulantzia, medikua...).
Informazio gehiagorako: http://zaharrazharrobtt.blogspot.com/
ANIMA ZAITEZTE!!!







