Auzoak badu bolera! gora AUZOLANA!!
Horixe ba, pozez gainezka gaudela; auzoak, Auzolan deialdiari emandako erantzunarekin berriro ere erakutsi baitu auzo antolatua, ditugun benetako behar sozialei erantzun azkar eta irudimenezkoa emateko gai dela. Udaletxeak, ARICHak eta Fundación Catedralak aisialdirako tokirik gabe uzten gaituztela? Ba guk geuk indarrak, gogo biziak eta irudimena batu eta batzuentzat ezinezkoa dirudiena gauzatuko dugu.
Giro ezin hobean, adin desberdinetako dozenaka pertsonok gure harri-koskorra ekarri dugu, Kutxiren bihotzean zegoen simaurtegia denon gozamenerako jolastokia bihurtzeko: bolatoki bat, Bolo-bolo izendatu duguna. Bero izugarriko egun hortan lanak eragindako izerdiak arindu egin ziren, Kutxitik arratsalde osoan zehar igaro zen jende mordoaren eskutik jaso genituen elkartasun-adierazpen orokorrengatik, eta baita poliki-poliki helburua gauzatzen genuela ikusiagatik.
Lana ez da guztiz bukatu, zenbait xehetasunekin jarraitu behar dugu obra bukatzeko eta bolatokiaren funtzionamendu autogestionatua antolatzeko, burutzen goazen einean jakinaraziko dizuegula. Lortu dena eta eduki duen oihartzuna lasaitasunez aztertzeko betarik egongo da ere. Hitz hauek zuei berria helerazteko dira. Hemen agertzen zaizkizuen artxibuak, bertan banatu genuen ekintzaren azalpena duen eskuorria eta gaurko prentsan agertutako aipamenak dira.
Zorionak auzo guztiari, garaipena denona baita eta gogoratu… Zaharraz Harro!! aurrera doa eta asteburu osoan zehar ekintza mordoa dago prestatuta, bertan elkartu eta atzo bezela gozatzea espero dugu.
Gora auzolana, gora Zaharraz Harro.







