Uztaila
Oporraldi txiki baten ostean bueltan da Gaztetxeko webgunea!
Hilabetea laburtzeko asmoz, bi gertakizun daude gogoratzeko:
- Lehenik eta behin, bada bolo-bolo bolera itxi digutela. Auzolanean auzokideok berreskuratu genuen eremu publikoa itxi ziguten Uztailaren 22an. Informazio gehiagorako hemen dituzue lagenterula edota gara zein DNA egunkariek argitaratutako artikuluak:
* http://lagenterula.wordpress.com/
* El ayuntamiento clausura la bolera que se recuperó en Alde Zaharra (Gara)
* La nueva bolera de Cuchilleria, clausurada (DNA)
- Eta bigarrenik, Uztailaren 9an zenbait kontrolgabeek Gaztetxea eraso zigutela gauez. Dirudienez gau horretan futbol selekzioren batek partidu bat irabazi osteko emozioak bultzatu zituen kaiku batzuk Gaztetxeko leihoak apurtzera. Zinez zaila izan behar da komisaldegi baten ondoko eraikina erasotzea, baina dirudienez, Gaztetxeak ez dauka "auzoa gaizkileengandik babestera" etorri ziren txakurren babesik. Informazio gehiagorako berriro ere:
* Rompen con piedras y botellas los cristales del Gaztetxe (DNA)
* Patrioterismoa harrotzen denean... faxismoa agerian gelditzen da, eta oraingoan Alde Zaharrari tokatu zaio







