Urtemugaren hasiera!
Iepala lagunok!!
Gaztetxeko 22. urtemuga hasia da jada, eta ezinhobeto hasi ere!
Ostegunean hogei bat emakume bildu ziren okupazioaren inguruan solasean. Gaualdean, unietako PAT taldeak zuen jaialdia antolatzeko ardura, eta zelako gaua! Zaplastako taldeak eman zion hasiera jaialdiari, eta Ze esatek! taldeak gaztetxea bete zuen. Jende andana bildu zen beti bezala Ostegunetako aitzakiarekin juergaz gozatzera.
Ostiralean, Gaztetxeak zuen txanda Etxeratekin batera presoen aldeko guatekea montatzeko. Musika jartzen hasi bezain laster Gaztetxea jendez bete zen, eta gaztetxoek eta ez horren gaztetxoek dibertitzeko eta dantzatzeko aukera polita izan zuten.
Larunbata, bi zatitan bana dezakegu. Goizean, auzoko gaztetxoenak ibili ziren muinoko etxean barrena ezkutaketan jolasten eta hainbat ekintza ezberdinetan parte hartzen. Eta arratsaldean, Gaztetxea garagardoz eta garagardo zaleez bete zen. Paulaner, Grimbergen, Inedit, Leffe... izan ziren gozatzeko aukera izan genituen garagardoetako batzuk. Gargardoa estilo irlandarrean gozatzea da hoberena, eta horretarako hor izan ziren Astearte Folk Party taldekoak gaua alaitzen. Folk musikaz beteriko hiru ordu izan genituen haien eskutik, eta jendeak dantzarako eta ondo pasatzeko aukera ezinhobea izan zuen.
Gogoratu datorren astean tailer ezberdinak eta kontzertuak izango ditugula. Animo eta gozatzera!!







