GaztetxeBira

bura-gtbira

EUSKARA

Gasteizko Gaztetxeak aurten 27 urte bete ditu apezpikuaren kotxeraren ateei ostikoa eman zitzaionetik. Hauek zabaldu zirenetik jende eta historia andana igaro dira etxe sorgindu honetatik, proiektu eta amets ezberdinak sortuz.

Duela bi urte, gaztetxearen 25. urtemuga ospatzearen harira, etxe honetatik pasa izan direnen eta gaur egun bertan lanean gaudenon artean modu autogestionatuan dokumental bat grabatzea erabaki genuen, urte hauetan zehar sentitu, pentsatu eta egindako guzti horri izen abizenak jartzeko. Gasteizko gaztetxea zer den eta guretzat suposatu izan duena ezagutarazteko.

Dokumental hau Gasteizen pare bat aldiz aurkeztu izan da, eta oraingoan kanpora atera nahi izan dugu. Euskal herriko okupazio mugimendu ezberdinekin dugun harremana gertukoagoa izatearen aitzakiarekin gure proiektua aurkeztu nahi dizuegu, elkar ezagutu eta elkarrekin hezi eta hazi gaitezen.  Horretarako, GaztetxeBira antolatu dugu, azaroa eta abenduan zehar Euskal Herriko gaztetxe ezberdinetan gure dokumentala dohainik ikusteko aukera zabalduz.

Gaztetxe biraz aparte, dokumentalaren aurkezpena Madril, Bartzelona eta Berlinen egingo da. Momentuz datak finkatu gabe daude baina dena itxita edukitzerakoan argitaratuko ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkiogu dokumental hau osatzeko hainbeste lan ordu igaro duten gaztetxera guztiei; eta baita dokumentalaren abestia sortzea posible izan zuten musikari horiei ere.

CASTELLANO

Buenos días a todas y todos y gracias por venir:

El Gaztetxe de Gasteiz ha cumplido 27 años desde que se le dio la primera patada a la puerta a lo que hasta entonces eran las cocheras del obispado. Desde que se abrieron las puertas han pasado miles de personas y de historias en esta casa encantada, llevando a cabo sus proyectos e ideas.
Para celebrar el 25 aniversario del Gaztetxe , se decidió grabar un documental autogestionado para mostrar lo que las Gaztetxeras hemos sentido, pensado y hecho durante tantos años.

El documental ha sido presentado un par de veces en Gasteiz y ahora queremos llevarlo mas lejos. Aprovechando la buena relación que tenemos con el movimiento okupa de Euskal Herria queremos dar ha conocer el proyecto para crecer y crear juntas. Por eso vamos ha hacer la Gaztetxebira. A lo largo de noviembre y diciembre iremos por distintos Gaztetxes presentando el documental de manera gratuita. Apuntar las fechas por que queremos contar con vosotras.

Además el documental viajará muy lejos de su casa, y esque  aunque las fechas aún están por confirmar, la Gaztetxebira irá hasta Madrid, Barcelona y Berlín.

Por otro lado nos gustaría agradecer a todas esas personas que han dedicado tantas horas y tanto trabajo en este documental y a las artistas que pusieron música a esta aventura.

 

GaztetxeBira-KARTELA-WEB

 

Harremana: gaztetxebira@gasteizkogaztetxea.org