GGeszena - ESNE BELTZA

ESNE BELTZA + GLAUKOMA + EN TOL SARMIENTO

 
Esne beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea, taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago, aurretik erretako kilometro horiek guztiek gabe, zaila izanen zela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki bakoitza eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta hiru grabatu dituzten estudioko diskoak. Taldearen lehen diskoa esaterako, Made in Euskal Herria (2008 Gaztelupeko Hotsak), printzipioen deklarazio argibat da bere osotasunean, bertan ederki sumatzen zen taldearen norabidea. Noa (Baga-Biga musika ideiak) diskoa da esandako guztiaren adibiderik argiena. Diskoaren grabazioak hainbat tokitan eginda daude 2009an eta 2010ean zehar. Freedom 3 Kolpetan (Baga-Biga musika ideiak & Esne Beltza Records), 2011ko bukaera aldera argitaratua, taldearen lanik berriena da eta DVD (Freedom) batez gehi CD audio (3 Kolpetan) batez osatua dago. Izenburuak aurreratzen digun bezala, lan honen egituraren ideia 3 kolpetan oinarritzen da. 2013 an taldeko hainbat kide proiektu ezberdinetan murgiltzen da hala nola Fermin Muguruza, Patxuko nice, bertsio talde eta abarretan.Urte honetan hasiko da Esne beltzaren azken lana izango denaren sortze prozesua. Hilabetetako lanaren ondoren etorriko da GORA diskaren grabaketa unea.
 
 

Glaukoma, Gipuzkoako (Euskal Herria) herri ezberdinetako bost gaztek osatutako proiektu musikalaren izena ere bada. Irun, Donostia, eta Tolosako gaztez osatutako boskotea (Bateria, baxua, bi gitarra eta ahotsa). Nahiz eta hasiera batean kontrakoa pentsatu dezakegun, ez gara rock talde batetaz ari. Ez eta post-rock edo punk talde batetaz. Glaukoma rap-reggae talde bat da, bi estilo hauek inguratzen dituzten musika estilo beltz ezberdinetatik edaten duena. Roots reggae gozoenetik jungle gogorrenera, raparen gordintasunetik eta raggamuffin melodikoenetik igarota.

Taldeak Tolosako Bonberenea gaztetxe famatuan du bere egoitza hasiera-hasieratik. Bertan ensaiatzen dute eta bertan garatu dituzte orain arte kaleratutako proiektu guztiak. 3 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, kontzertu mordoa eskaini dute Euskal herrian zehar. Sputnik 11 bilduman parte hartu ondoren eta euren aurreneko lana kaleratu eta gero (“Vol.1”, 2012), euren bigarren LPa kaleratu dute, “Vol.2”. Euren alderdi ilun eta gogorrena lantzen dute bertan, jungle eta dubstep bezalako musika estiloen soinuak bereganatuz, jatorrizko rap-reggae izaera galdu gabe.

2013ko urriaren 18an Bonberenean 400 pertsona baino gehiagoren aurrean aurkeztutako diskoa.

 
 

En Tol Sarmiento Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez.. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Urten batzutara tonpeta eta tonboi joleak taldera gehitu ziren.

2008an, taldeak berak ekoiztu zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2012.urtean taldeak lan berria argitaratu zuen. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen.

En Tol Sarmiento (ETS) taldearen hirugarren diskoak (Zure mundua) ekin eta jarrai dihardu ska doinuen zalapartekin batera. Arabako Errioxako En Tol Sarmiento taldeak bikain uztartu ditu Euskal Herriko ska erritmoen oinarriak diren alaitasuna, dantza eta kutsu sozial zein politikoa. En Tol Sarmiento taldearen disko berriaren ezaugarriak hauek dira: musika jostagarria poztasuna barreiatzeko dantzaren bidez eta hitz zuzenak arnasestuka eta hankaz gora harrapatzeko ezarritako boterea. Ska erritmoak nagusi diren disko batean balada eder zein hunkigarriak malkorako bidea egin dezake edozein herriko jaietako algara eta parrandan. En Tol Sarmiento taldeak, partisanoen antzera, mundua konpontzeko doinuak erabiliko ditu, edo futbol zaleak bere taldea bultzatu eta girotzeko, sexua askatasunean bizitzeko, mundu askeak eraikitzeko… En Tol Sarmiento musikaren doinuekin norberaren eta albokoaren munduak suspertzeko balio dezakete.

En Tol Sarmientok bere musika zabaltzeko lekurik aproposena eszenatokia du, eta zalantzarik gabe gaur egun zuzeneko taldea bihurtu dela esan daiteke. Are gehiago,
taldeko letrek, hausnartzera, barre egitera edota hunkitzera eraman zaitzake, baina batez ere… dantzara eta gozatzera.

 

Gehiago irakurri