Auzoa

Matrioska Martxa! U14 denok Gasteizera!

Ekaitz etxean! U14 Matrioska Martxa! Eskubide zibil eta politikoen alde!

Badakigu azken aldi honetan web-ak ez duela berri gehiegirik izan eta barkamenak, noski. Egoerak hala eskatzen du, eta Ekaitz Etxean herri ekimenaren baitan gabiltza buru belarri. Larunbatean, manifa dago 19.00 Iparralde gizartetxetik. Bilboko kolosoaren hurrengo pausu bezala ikusten dugu guk, eta beraz animatu eta etorri "aski da!" amorruz oihukatzera!
Ekaitz etxean, Gaztetxean, irratian, kalean... nahi dugulako!!

Eskola lortuko dugu!!!!

Entzun ezazue auzoak Eskolarentzako egindako super hit berria!!! http://vimeo.com/32115418

Eskola Eguna... BADATOR!!

Denok jakingo duzuen moduan, larunbatean Eskola Eguna ospatuko da Alde Zaharrean. Gune ezberdinetan egongo diren ekintzez gain, Gaztetxeak zenbait gauza antolatu ditu ere. Goizean umeentzako jokoak eta eskulanak egongo dira, eta nola ez, gaztainez gozatzeko aukera paregabea. Eta arratsaldeko 18.00etatik aurrera honako guztia:
- RAP taldeak:

Zorionak LAGENTERULA!!!

Egin Ayllu taldeak martxan jarri zuen lagenterula.wordpress.com blogak 2 urte bete ditu egunotan. Blog hau Alde Zaharreko berriak eskegi eta iritziak partekatzeko gune izan da denbora guzti honetan zehar. Beraz, Gaztetxetik Zorionak zuei, eta oraindik ezagutzen ez duzuenontzako edo kuriositatea duzuenontzako link-a uzten dizuegu jarraian auzoko aktualidadeaz jabetu zaitezten!
http://lagenterula.wordpress.com/

Azaroaren 5ean , ESKOLA EGUNA!!

ADI! Kutxi 103 desalojo arriskuan!!

Aste hontan Aiztogile kaleko etxe okupatuaren berehalako desalojoaren berri izan dugu. Bost urte pasa dira, hainbat gazteren artean hutsik zegoen eraikin horretan, elkarbizitzeko, proiektuak martxan jartzeko, bertan bizitzea erabaki genuenetik. Bost urte, etxebizitza eskubidea geure egin genuenetik eta Alde Zaharrean turistifikazioa eta espekulazioa salatzeko, okupazioa tresnatzat hartu genuenetik.
 

Gentrifikazioa, MALETAK EGITERA! jardunaldiak

Zer da gentrifikazioa? galdetuko diozue askok zuen buruei. Bada, auzo bateko (gure kasuan, Alde Zaharreko) auzokideon zati bat auzotik kanporatzea helburu duen prozesua da gentrifikazioa. Denon artean kontzeptua ulertu eta auzoko egungo errealitatea ikusi ahal izateko jardunaldi batzuk antolatu ditu auzoko Egin Ayllu taldeak.

Auzoan HAZI, HEZI, BIZI ¡No hay futuro sin escuela!

Sekulako arrakasta lortu zuen larunbatean Gaztetxeak antolaturiko kalejirak! Berriro ere auzoa eta eskola defendatzeko prest gaudela adierazi genuen bertan egon ginenok. Mafalda eta bere ikaskideek Gasteizko gaua piztu zuten. Azpimarratzekoa da ere, auzoko zenbait taberna eskolaz mozorratzea erabaki zutela Auzoan Hazi, Hezi, Bizi. No hay futuro sin escuela! plataformaren deialdiarekin bat eginez! Eskerrik asko danori eta aurrera bolie!!

Auzoan HAZI, HEZI, BIZI ¡No hay futuro sin escuela!

Aurreko astean, Auzoan HAZI, HEZI, BIZI ¡no hay futuro sin escuela! Plataformaren aurkezpen publikoa burutu zen, talde anitzek (auzoko 5 auzo elkarteak, Gaztetxea, Amanda Plataforma, ACD Campillo elkartea, Emeak, Eskolako AMPA eta Egin Ayllu)  zein pertsona indibidualek osatutako proiektua, plataforman norbanakoek lekua ere badutelako.