Autogestioa

Perros guardianes del orden y la ley, asesinos a sueldo abuso del poder!!

Miñoiak, munipak, zipaioak... TXAKURRAK!! Atzo arratsaldean uniformez jantzitako energumeno horiek Zaramagako Gaztetxea desalojatu zuten. 15 urtez hutsik zegoen lokala berriro ere hustea gutxi iruditu omen zitzaien, eta 15 pertsona atxilotu zituzten "desobedientzia" delitu bat egotziz. Gaur 11.30tan prentsaurrekoa egingo da Gasteizko Gaztetxean eta arratsaldeko 19.00etan MANIFA bat aterako da Martxoak 3 plazatik.

Zaramagako Gaztetxea aurrera!!

Atzo, abenduak 6, ehun bat gaztek Zaramagan 1996tik hutsik daraman Arte ta Ofizioen Eskola zaharra okupatu zuten. Poliziaren mehatxu bisitatxoren bat izan ostean, gaur Diputazioak (eraikinaren jabeak) desalojatzeko baimena eman duela jakinarazi diete txakurrek bertan zeuden gazteei. Gasteizko Gaztetxea eta Gasteizko gazte guztiak bertan egon behar gara egun eta gau hauetan Zaramagako Gaztetxea defendatzen!!

Gasteiz x Kukutza, ametsak ez dituzte desalojatuko!

Prentsa ohar Honen Bidez, Gasteizko Gaztetxeak bere elkartasun oso adierazi nahi dio Errekalde auzoari

Desalojo arriskuaren aurrean Txagorritxuko Gazte lokala uztea erabaki du Trikuharri Gazte Asanbladak

GazteIraultzaren oharra:
Asteburu osoko lorpenaren ostean, lokalaren jabearen eta zenbait auzokideen salaketaren aurrean, eta horren ondorioz legez eman zitekeen desalojo arriskuaren aurrean, Trikuharri Gazte Asanbladako gazteek, larunbatean okupatutako gazte lokala uztea erabaki dute.

GAZTE LOKALA OKUPATU DUTE TXAGORRITXUN!!!!!

TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:

Errotxapeako Gaztetxe berria desalojatu dute bart gauean!!

Urtarrilak 27ko greba egunean etxe bat okupatu ostean, urtarrilaren 28an Errotxapeako nabe bat okupatu zuten iruñeako gazteek. Asteburu osoan zehar eraikina konpondu eta bizitzaz betetzen egon ostean, atzo gauean 100 bat polizia agertu eta desalojatzeari ekin zioten. Agindu eske agertu ziren Gaztetxearen baitan zeuden gazteek baina hau erakutsi ez eta bortizkeriz erantzun zuten txakurrek. Gaur 19.00 Iruñeako udal plazan kontzentrazioa dago desalojo ilegala salatzeko!!

Zaharraz Harro BTT (Ekainak 26)

Zaharraz Harrok, Gasteizko Alde Zaharreko jaiak auzokideentzako eta auzokideek antolatuta filosofiari helduta, jaietan norbanakoei gauzak antolatzeko aukera eman ziguten iaz eta aurten ere. Bizikleta zale garen lagun batzuk jai egitarauan mendi-bizikleta irteera bat burutzea proposatu genien eta honen berri ematera eta parte har dezazuen animatzera gatoz gutun honekin.