Gaztetxea

Muinoko Katuak (Vol. II) VS. Eguzkilore!!


 
 

Zorionak Ekaitz! Maite zaitugu!!

Matrioska Martxa! U14 denok Gasteizera!

Ekaitz etxean! U14 Matrioska Martxa! Eskubide zibil eta politikoen alde!

Badakigu azken aldi honetan web-ak ez duela berri gehiegirik izan eta barkamenak, noski. Egoerak hala eskatzen du, eta Ekaitz Etxean herri ekimenaren baitan gabiltza buru belarri. Larunbatean, manifa dago 19.00 Iparralde gizartetxetik. Bilboko kolosoaren hurrengo pausu bezala ikusten dugu guk, eta beraz animatu eta etorri "aski da!" amorruz oihukatzera!
Ekaitz etxean, Gaztetxean, irratian, kalean... nahi dugulako!!

Aupa Ekaitz! Euskal Gazteria Libre eta Legala

Estatuari GERRA!

 Gaur jakin dugun moduan Gaztetxeko kide dugun Ekaitz Samaniegoren zigorra konfirmatu dute, eta 8 urteko espetxe zigorra eskatzen diote. Adi egon zaitezte! Gazte 1 gehiago EZ! Estatuari GERRA, pakean utzi arte! AUPA EKAITZ!

Ostiralean, hilak 16, Kaotiko Gaztetxean

Ostiralean Kaotiko talde aguraindarrak kontzertua eskeiniko du Gaztetxean! 21.00 tatik aurrera 5€tan The Montonsekin batera!

Bueltan gaude!!!

Arazo teknikoak arazo, bueltan gaude berriro ere!! Eta ikus dezazuen ez gabiltzala txantxetan hementxe duzue Gaztetxeko abenduko kartela. Zuen eta guztion gozamenerako!! ;)

Azaroa 2011!!

Azaroko egitaraua lagunok! Eta zorionak Eskola Eguna posible izatea lortu duzuen guztioi! Gora gu ta gutarrak!!!

Larunbateko kontzertuetan aldaketa bat dago!

Larunbat honetan A kal y kanto taldeak jo behar zuen Creadores de la memoriarekin batera. Baina azkenean, talde honen lekuan, En estado de Shok taldea etorriko da. Beraz, gogoratu, ostiralean, 18.00etatik aurrera HIP-HOP Comprometido Jaia eta larunbatean, hilak 15, 21.00etatik aurrera 2€-ren truk:
- Creeadores de la memoria